Noticias
Atrás

Udako ekintza eskaintza 10-16 urte arteko gaztetxoentzat

Aurten ere gazteekin batera ekintza ugari antolatu dira Gazte Zulotik

06·06·2019


Beste urte batez, eskaintza zabala prestatu dute Gazte Zuloko lagunek uda honetarako. 10 urtetik 16 urtera bitarteko gaztetxoekin ekintza desberdinak antolatu dira: Hernaniko igerilekura, Zarautzera, Donostiara, Oiangura barbakoa egitera, Ustaritzera Wipe out-era. Eta baita gauak pasatzera ere Hondarribiko kanpinera eta Mendigorriako kanpinera. Azkenik, uztailaren 19an amaiera emango zaie ekintza ugari hauei, festa baten bidez. 

Gazteen arteko zein hezitzaileekin ondo pasa eta harremana egiteko aukera politak izaten dira hauek eta herriko gaztetxoak parte hartzera animatu nahi ditugu. 

Horretarako, izen-emate horriak bete beharko dira eta Gazte Zulon aurkeztu, ekainaren 21a baino lehen. Bertan ere egongo badira ere, hemen, izena emateko orriak: 

Izen-ematea LH5-LH6

Izen-ematea DBH1

OHARRA: WIPE OUTera doazenek, Udalean baimen berezi bat eskatu behar dute, Frantziara bidaiatu ahal izateko.

Izen-ematea DBH2-DBH3

Izen-ematea DBH4