Noticias

Atrás

Txontxo udal lokalak berriztatu ondoren, laister martxan izango dira

Ibai-Gain 4-ean kokatzen diren “Txontxo” udal lokalak berriztatu eta birgaitu dira, udal interesekoak gertatzen diren jarduera soziokulturalak garatzeko

10·01·2018


Ibarrako Udalak Ibai-Gain 4 helbidean kokatzen diren “Txontxo” udal lokalak berriztatu eta birgaitu ondoren, bertan udal interesekoak gertatzen diren jarduera soziokulturalak garatzeko lokal horiek izango duten funtzionamendua eta erabilera arautu berri du.

Orain, lokalak herriko elkarte, eragile eta herritarren erabilerarako eskuragarri jartzeko momentua ailegatu denez, horien erabilera arautzen duten oinarrizko baldintzen berri eman nahi du Udalak.

TXONTXO UDAL LOKALAK ERABILTZEKO OINARRIZKO BALDINTZAK:

Lokalen erabiltzaileak: Herriko bizitzarekin zerikusia duten jarduerak egiteko lokala behar duten Ibarrako irabazi asmorik gabeko pertsona fisikoak eta juridikoak zein elkarte edota taldeak.

Lokaletan baimentzen diren jarduerak: Lokalen erabilpena, nagusiki, Ibarrako herriarekin zerikusia duten irabazi asmorik gabeko jarduera kulturalak, soziokulturalak eta hezkuntzakoak.

Honako jarduerak onartzen dira nagusiki:

- Bilerak

- Biltzarrak

- Hitzaldiak

- Aurkezpenak

- Ikastaroak

 

Lokalen erabilera motak:

1.- Erabilera zehatza: Egun bakarrerako erabilera (edo ordu batzuetarako) eskatzen denean (bilerak, biltzarrak, …).

2.- Aldi baterako erabilera: Hainbat egunetarako edota iraunaldi zehatzetako erabilera eskatzen denean (urtebete baino gutxiagoko epealdirako izango da).

3.- Denbora luzerako erabilera: Lokalaren erabilera urte beteko eperako eskatzen denean.

 

Eskaerak eta informazioa:

Lokalak erabiltzeko interesa duten herriko elkarte eta eragileek Ibarrako kultur etxera jo dezakete informazio gehiago eskuratzeko eta dagokion eskaera aurkezteko.

 

Dokumentazio gehigarria: