Noticias

Atrás

Trafiko erregulazioak Euskal Herria kalean asfaltatze lanengatik

Gipuzkoako Foru Aldundiak Euskal Herria kaleko errepideko asfaltoa berrituko du datozen egunetan

20·07·2018


Duela urte eta erdi inguru, Gipuzkoako Aldundiak Euskal Herria kaleko errepidea asfaltatzeko beharra adierazi zuen eta horrekin batera, Gipuzkoako Urak-en lanak burutzeko probestu zen testuingurua. Honela, azaroan amaitu ziren ur horniduren lanak eta orain errepidea asfaltatzeko lanak hasiko dituzte. Ondorioz, zonalde desberdinetako aparkalekuetan, mugikortasunean eta trafikoan eragina izango dute epe desberdinetan.

Fase desberdinetan banatu dira lanak. Lehenik eta behin, Euskal Herria 7-17 zenbakien artean kokatuko dira, uztailaren 23tik abuztuaren 6a bitarte. Lanek irauten duten bitartean errai bakarra egongo da erabilgarri Tolosarako noranzkoan. Gainera, Berastegi eta Belauntzara doan trafikoa Idoiaga kaletik desbideratuko da.

Obrak irauten duten bitartean ezingo dira 7 eta 17 zenbakien artean aparkalekuak erabili eta behin behineko okupazioa onartuko da baimenduriko zamalanak egiteko.

Asfaltatze lan hauen bidez, gainera, Euskal Herria 7 eta 17 zenbakien arteko badena lekuz aldatuko da aparkalekuen zabalera handituz.

Ibarrako Udaletik barkamena eskatzen diegu herritarrei, sortu daitezkeen eragozpenengatik eta eskerrak eman nahi dizkie eskaini dezaketen laguntzagatik.