Noticias

Atrás

Trafiko erregulazioak Emeterio Arrese kalean asteartetik aurrera

Gipuzkoako Urak-ek ur hornidura sarean berriztatze lanak egingo ditu Emeterio Arrese kalean datozen hilabeteetan

15·10·2018


Gipuzkoako Urak-ek ur hornidura sarean berriztatze lanak egingo ditu Emeterio Arrese kalean datozen hilabeteetan eta honela, ur hornidura sarea berritu eta aipatu kaletik pasako dute. Obrak, Otarreaga kaleko bidegurutzean hasi eta Aranen amaituko dira.

Lanek trafikoan eta aparkalekuetan eragina izango dute: Urriaren 16tik aurrera 8:30etatik 17:00etara (lanegunetan). Aipaturiko orduetan bakarrik garajea duten ibilgailuak sartzea eta ateratzea onartuko da

Ordutegi horretatik kanpo, kotxeak sartu eta irten ahalko dira, baina zenbait lekutan kotxeak aparkatzea debekatuta egongo da.

Bestetik, obren ondorioz, ur zerbitzuan hornidura mozketa puntualak egongo dira.

Aldaketa puntualak egongo diren kasuetan, bezperatik jakinaraziko dira atarietan jarritako oharren bidez eta iraupenak ere bertan jasoko dira.