Noticias
Atrás

TAO ordenantzatik kanpo geratuko da Zubizarretako parkin eremua

Udal plenoak hala onartuta, otsailaren 4tik aurrera ez da TAOrik egongo Zubizarretan

01·02·2019


Atzo iluntzean Ibarrako Udalbatzak plenoa burutu zuen eta jorratutako gaien artean, TAOaren aldaketena nabarmentzekoa da,

TAO ordenantzan Zubizarreta parkina eremu moduan kentzea onartu da eta otsailaren 4tik aurrera ez da TAOrik egongo bertan. Hirigintza proiektu bat abian da eremu horretan eta ezin izango da erabili zerbitzu hori emateko.

Hala, honakoa da onartu dena:

 

3.2 IBARRAKO HERRIAN OTA ZERBITZUAREN ZONALDE BATZUEN ALDAKETA

2019ko urtarrilaren 25ean buruturiko Ogasun Batzordeak proposatzen du: Zubizarreta parkinaren kontratuaren amaitu denez, bertan zegoen OTA zerbitzua kendu beharrean aurkitzen da udala. Udaltzaingoa ezarri bitartean eta ardura bereganatu bitartean, Ogasun Batzordeak hartu du irizpena egiteko ardura.

2019ko urtarrilaren 25eko Ogasun Batzordearen irizpena kontutan izanik Udalbatzak, aho-batez, 8 aldeko botorekin (4 BILDU eta 4 EAJ-PNV) honako hau 

 

ERBAKITZEN DU

LEHENA.- Onartzea 2012ko apirilaren 27an Ibarrako Udalbatzak onartu zuen TAO zerbitzuaren araudian II-eranskinean jasotzen diren artikuluak aldatzea.      

BIGARRENA.- GAOn argitaratzea 30 eguneko jende aurreko epea ezarriaz, era beran web orrian eskuragarri izango delarik.  Alegazioak aurkeztu ahal izango dira udal eraikinean nola udal web horri bidezko erregistroan.  www.ibarra.eus ( zerbitzu telematikoak). Epe honetan inolako alegaziorik izan ezean behin betiko izaerarekin onartuta geratuko dira aldaketak, eta testu bateratua bere osotasunean GAOn argitaratuko da.