Noticias
Atrás

Oporretan euskaraz 2019 ekainaren 24tik uztailaren 19a arte

Izen-emateko aukera egongo da gaurtik asteazkena bitarte

03·06·2019


Oporretan Euskaraz 2019 udaleku irekietan parte hartu nahi dutenentzat matrikula epea ireki da. Udalekuak bi adin tartetan banatuko dira eta matrikula adin tarte horien arabera egin beharko da:

2 -3 urte bitartekoak (2015 eta 2016an jaiotakoak) Uzturpe ikastolan egin beharko da matrikula. Informazio gehiagorako, deitu 943 67 12 99 telefonora

4-10 urte bitartekoak (2009tik 2014ra bitartean jaiotakoak ) Matrikula ekainaren3tik 5era izango da eta honako bi bide hauen bidez egin ahal izango da:

  • Honako web orriaren bidez: http://sportmadness.com/oporrakeuskaraz/. Bide hau erabiliz gero, web orrian bertan txertatu beharko dituzue argazkia eta osasun txartelaren irudia.
  • Txiribitu Aisialdi Taldearen lokalean (Arantzazu, 4) izango da arratsaldez 17:00etatik 19:00ra.

Matrikula gauzatzeko izen-emate fitxa beteta, karnet tamainako argazkia eta osasun txartelaren fotokopia ekartzea edo web orrian txertatzea beharrezkoa da.

Diru sarrerari dagokionez, udalak berak kobratuko du. Horretarako ezinbestekoa izango da izen-emate orrian kontu korronte zenbakia jartzea. 

Haur kopurua mugatua denez, izen emate hurrenkera errespetatuko da, ibartarrek lehentasuna izango dutelarik.

Hartu hemen izena emateko orria

 

OPORRETAN EUSKARAZ 2019

Seme-alaba bat: 59,48 € 

Bi senide: 87,24 € 

Hiru senide: 111,04 €

NOIZ: ekainaren 24tik uztailaren 19ra arte

ORDUTEGIA: goizeko 9:00etatik 13:00etara astelehenetik ostiralera. Egun batzuetan ordutegia luzatu daiteke, irteerak egiteko. 

 

Edozein zalantza izanez gero, honakoetara deitu edo idatzi:

Euskara zerbitzua: euskara@ibarra.eus edo 943 673 827

Sportmadness: oporrakeuskaraz@gmail.com edo 627 882 485