Noticias

Atrás

Mugikortasun jasangarriaren alde, BIZIBIRA

Ibarra eta Tolosako Udalen artean antolatuta, bizikleta-bira burutuko da iraialren 21ean

13·09·2018


2.000 urteaz geroztik, irailaren 16tik 22ra Europa mailan Mugikortasunaren Astea ospatzen da udalerri askotan eta aurtengoan ere Tolosaldea eskualdeko udal ugarik bat egin dute eguneroko joan-etorriak oinez, bizikletan eta kutsadura gutxiago sortzen duten garraiobideetan egitera helburutzat duen sentsibilizazio-kanpaina honekin. Kanpaina honen baitan kokatzen da ere irailaren 22an antolatzen den “Autorik gabeko eguna” ekimena, herri eta hirietan motordun trafikoak sortzen dituen arazoez ohartaraztea bilatzen duena.

Aurreko edizioetako ohiturari jarraituz, mugikortasun jasangarriarekin zerikusia duten ekintza ezberdinak antolatu dituzte udalek. Ibarrako Udalaren kasuan, Tolosarekin batera, irailaren 21erako Bizibira antolatu da:

 

Ibarra eta Tolosa arteko Bizibira. Tolosa eta Ibarra batuko dituen bizikleta-bira antolatu da eta Intujaiek dinamizatuko du. Ibarrako plazatik 16:45etatik abiatuko gara eta ondorengo elkarguneak ondorengoak izango dira: 17:00etan Samaniego Orixe, 17:10ean Herrikide Jesuitinak, 17:20an Laskorain, 17:30ean festa Zumardian.

Amaierako ekitaldia Zumardian izango da, 17:30etatik aurrera eta bertan sari-banaketa egingo da, jokoak, tailerrak zein puzgarriak egongo dira gaztetxoenentzat. Euria eginez gero, ekitaldia beran behera geratuko da. Bizibiran parte hartuko duten herritarren segurtasuna bermatzeko helburuarekin trafiko-mozketak izango dira ibilbide osoan zehar.