Noticias

Atrás

M8 arrakastatsua bizitu genuen Ibarran ere

Hurrengo hitzordua: helduentzako ipuin kontaketa, martxoaren 15ean

13·03·2018


Ibarrako Udalak erabateko arrakasta izan zela adierazi nahi du 2018ko martxoaren 8ko deialdi eta aldarrikapenen bidez lortutakoa Ibarran. Mugimendu feminista anitza eta belaundaliartekoa dela ikusarazi zen eta jendartearentzat orokorrean, egun historikoa izan dela pentsatzeko hainbat arrazoi ditugu herrian zein zaio mailan lortutako mugimendu arrakastatsuagatik. Honek emandako indarrarekin, aurrera begira lanean jarraituko du Ibarrako Udalak ere, herri mugimenduarekin batera, aurreko ostegunean salatzen eta aldarrikatzen genuena egunero eginez. Herri eta Eusakl Herri feministarako ibilbidean pausu bat gehiago emateko balio izan du honek guztiak. Beraz, jarrai dezagun elkarrekin pausuak emanez!

Amaitzeko, gogoratu, hurrengo hitzordu bat ere badugula dagoeneko:

Martxoaren 15, 19:30etan kultur etxean: Helduentzako ipuin kontaketa, “ezpain gorriak”.