Noticias
Atrás

Kultura eta Gazteria arloko dirulaguntzen deialdia

Urte osorako edo ekintza puntualetarako eska daitezke diru-laguntzak

28·05·2019


Kultura eta Gazteria arloko norgehiagokako dirulaguntzen deialdia argitaratu berri da. Udalerrian kultura sustatzeko lan egiten duten elkarte eta eragileei zuzendutako diru-laguntzak dira eta bi modutakoak izan daitezke:

- Urte osoko programazioa egiteko diru-laguntza

- Ekintza puntual bat egiteko diru-laguntza

Ibarran egoitza edo ordezkaritza iraunkorra duten eta irabazi asmorik gabeko izaera duten pertsona fisiko edo juridikoak, publiko zein pribatuek egin dezakete diru laguntza hauen eskaera.

DEIALDIA ETA OINARRIAK

Hemen ikusi daitezke, jarraitu beharreko izapideak

Hemen, kultur arloko diru laguntzen eskaera orria

Diru-laguntzak eskatzen laguntzeko manuala