Noticias

Atrás

Jaietarako bozeto eta diseinu lehiaketa martxan da

Bozetoak ekainaren 15erako eta disienuak uztailaren 13rako aurkeztu beharko dira

08·05·2018


Herriko jaietarako, urtero bezala, bozeto eta diseinu lehiaketa jarri da martxan. 

2018ko jai-egitaraurako bozeto lehiaketaren oinarriak

Helburua: Lehiaketaren helburua, aurkeztutako marrazkien artean 2018ko jai-egitaraurako marrazkiak aukeratzea da. Gaia librea da. Lehiaketaren helburua zein den kontutan harturik, marrazkiek helburu horrekiko zerikusia izan beharko dute.
Esku-hartzea: Lanak aurkeztu ahal izango dituzte Ibarran bizi edo eta ikasten duten haur guztiek. Bi kategoria ezartzen dira: LH1-LH6 mailen bitarteko ikasleak eta DBH1-DBH2 mailetako ikasleak
Epaimahaia: Epaimahaia Festa Batzordeak izendatzen dituen ordezkariek osatuko dute.
Aurkezpena: Lanak elaborazio teknika librez eginik aurkeztuko dira. Marrazkien formatua A4 neurrikoa izango da eta berauen antolaketa bertikala izango da. Aurkeztutako lanek “Sanbartolomeak 2018” adierazpena eta Ibarrako armarria (edo eta berau jartzeko lekua) eduki beharko dituzte nahi eta nahi ez. Lanek egilearen izenik edota adierazpenik ez dute izango. Bozetoa gutun-azal itxian egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa, jaiotze data, ikastetxea eta kurtsoko datuak entregatuko dira.

Lanak entregatzeko epea: Lanak ekainaren 15a baino lehen Ibarrako Kultur Etxean entregatu behar dira.

Lehiaketaren epaitza: Lehiaketaren epaitza abuztuan jakinaraziko da. Irabazleei aldez aurretik abisatuko zaie.

 

2018KO IBARRAKO JAIETAKO DISEINU-LEHIAKETA: OINARRIAK

Ibarrako Udalak 2018ko Ibarrako jaietako esku-programaren azala eta kartela aukeratzeko lehiaketa antolatu du. Ondoren zehazten ditugu lehiaketa arautuko duten oinarriak:
1.- Parte-hartzaileak: Lanak aurkeztu ahal izango dituzte 16 urtetik gorako pertsona guztiek. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez bi lan aurkeztu ahal izango ditu.
2.- Gaia eta testua: Ibarrako jaiak 2018 izango da lan guztietan, ongi nabarmendurik, azalduko den testua. Ibarrako jaiekin zerikusia duen ezaugarriren bat edota irudiren bat jaso eta adierazi beharko da.
Generoaren irudikapenean erabilitako irudiek oreka bilatuko dute, rol eta estereotipo tradizionalak azpimarratu gabe, eta sexu, arraza, adin, kultura edo sexu-aukeren arloan diferentzien tratamendu gutxiesgarria ekidinez.
3.-Tamaina: Esku-programaren azalak 21x21 zentimetroko neurria izango du. Diseinua neurri horietan edo neurri horien proportzioan aurkeztu beharko da.
4.- Kolorea eta teknika: Aukerakoa izango da. Aukeratutako teknika edozein delarik ere, diseinua paperean edo euskarri gogor batean aurkeztu beharko da 21x21 Zm-ko tamainan edo horien proportzioan.
Horretaz gain, formatu digitalean ere aurkeztu beharko da (JPG formatuan eta gutxienez 300 ppp-ko erresoluzioa izan beharko du).

5.- Lan originalak: Aurkezten diren lanak originalak eta beste inon ez aurkeztutakoak izan behar dute.
6.- Aurkezteko epea: 2018ko ekainaren 15a eguerdiko 13:00ak baino lehen.
7.- Aurkezteko lekua: Ibarrako kultur etxea.
8.- Identifikazioa: Aurkezten den lanarekin batera, eta kartazal itxi baten barnean, egilearen datuak sartuko dira (Izen-abizenak, helbidea, NAN zenbakia, adina eta telefonoa). Kartazalaren kanpoaldean eta aurkezten den lanaren atzealdean goitizena idatziko da.
9.- Informazio telefonoa: 943-670399
10.- Saria: 300 euroko sari bakarra izango da.
11.- Epaimahaia: Epaimahaia 5 pertsonak osatuko dute. Bere erabakia apelaezina izango da.
12.- Erakusketa: Lehiaketara aurkeztutako lanak Udalak jendaurrean erakutsi ahal izango ditu. Espazio eta egutegi kontua dela eta, Epaimahaia izango da zeintzuk jarriko diren erabakiko duena, beti ere, kalitate artistikoa kontuan hartuta.
13.- Lanak noiz jaso: Saririk irabazi ez duten originalak aurkeztu ziren lekuan bertan jaso ahal izango dira 2018ko uztailaren 9tik 13ra bitartean, 10:00etatik 13:00etara. Epe horretan jaso ez direnekin Udalak erabakiko du zer egin.

14.- Saritutako lanaren jabetza: Saritutako lana Ibarrako Udalaren jabetzapean geratuko da eta nahi hainbat erreprodukzio egiteko eskubidea izango du. Erreprodukzio horiek egoki deritzon publizitate lanetan erabiltzeko ahalmena izango du Udalak eta kasu horietan autoreek ez dute inolako erreklamaziorik egiteko eskubiderik izango, eta jadanik eskuratutako sariaren zenbatekoaz gain beste diru-kopururik ere ezingo dute jaso.
15.- Kalteak: Ibarrako Udalak ez du bere gain hartzen lehiaketara aurkeztutako lanei gerta dakiekeen edonolako kalteren erantzukizuna.
16.- Oinarriak onartzea: Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek erabat onartzea dakar berarekin.
17.- Interpretazioa: Oinarrietatik eratortzen diren zalantza eta desadostasunetan Ibarrako Udalak interpretatzeko ahalmena izango du. Kultura Batzordea izango da lehiaketa honetan sor daitezkeen zalantza eta desadostasunak ebatziko dituen organo eskuduna.