Noticias

Atrás

Izaskun Ayestaran raketistari omenaldia

Azaroaren 18an, Tolosako Beotibarren izango da arratsaldeko 19:00etan

05·02·2017


Ibarrako Izaskun Ayestaran eta Rosa Soroa elduaindarrari omenaldia egingo zaie datorren larunbatean, azaroak 18, arratsaldeko 19:00etan. Euren raketista ibilbidea goraipatu nahi da ekimen honekin eta bertan, kiniela modalitatean arituko dira Larrarte, Galdos, Irazustabarrena, Muneta, Mendizabal eta Saez raketistak. Eta ondoren, partida jokatuko dute Irazustabarrena - Saez eta Muneta-Mendizabalen artean. 

Emakume rakestistek historia luzea dute Euskal Herrian, eta honen kontaketa jasotzen da Fronton tabernan jarriko den erakusketan.