Noticias

Atrás

Izaskun auzora doan bideko asfaltatze lanak hasiko dira astelehenean

Bi egun iraungo dute asfaltatze lan hauek

23·11·2017


Ibarburu-ondoko bidegurutzetik hasita, Izaskungo jatetxeraino, 3400 metroko asfaltatze lana egingo da astelehen eta  astearte bitartean. Izaskun auzora doan bideko asfaltoa hondatuta dago eta 5 cm-ko geruza berria botatzea komeni da.

Lanen aurrekontua 50.000 €koa da eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak 27.000 €-ko diru laguntza emango du landa bidea konpontzeko.

Lanak, astelehenean, Ibarburu-ondotik hasiko dira eta makineria lanean ari den bitartean, bidearen zabaleragatik, ezingo dute autoek pasa. Dena den, asfaltoa bota eta denbora gutxira erabilgarri egongo da ibilbidea. Horregatik, batzuetan buelta handia egin beharko dute landa gunean bizi diren biztanleek, baina beste noranzkoan edo langileen ibilbidearen ezagun izanda, moldatzeko aukera izango dute. Lanek bi egun iraungo dituzte, astelehena eta asteartea.