Noticias

Atrás

Ikasturteko lanak erakusketara eraman dituzte kultur lantegietako ikasleek

22 urte dira dagoeneko, Ibarrako Udalak kultur lantegian antolatzen dituela.

19·06·2017


*Argazkiak: Ataria, Rebeka Calvo

 

Ikasturtean zehar, 55 ikasle inguru bildu izan dira eskulan tailerretan ikasten eta eskuak astinduz, buru-belarri lanean. Egur taila, altzarien errestaurazioa, eskulanak, pintura eta ehoziriak lantegietan egindako lanak, erakusketan jarri dituzte uztailaren 7a bitarte. 2016-2017 ikasturtean zehar egindako lan hauek, arte lanak direla esan behar dugu, bakoitzak bere ahalegin eta eskuekin egindako artisau ekoizpenak eta ederrak.

Egileek zein Ibarrako Udalak, herrikideen lanak mirestera gonbidatzen zaituztegu.

Erakusketa:

Kultur etxean, uztailaren 7a arte.

Goizetan, astelehenetik ostiralera, 09:30-14:00 eta arratsaldez, asteazkenetan, 16:00-18:00