Noticias

Atrás

Ibarrako piparraren ideia faktoria martxan da

Herritarren parte hartzea maiatzaren 15etik 30era izango da

15·05·2018


San Isidro egunarekin ekin zaio ideien faktoriari, atxurrekin bakarrik ez, kasu honetan errotulagailuekin ere piparra lantzeko. 

Ibarraren mahaiaren sorrera ondoren, Ibarrako piparraz parte hartze prozesu bati ekin zaio. 3 zatitan banatuta dago berau. Alde batetik, herriko ekoizleekin elkarrizketak egiten ari dira. Bestetik, herriko talde desberdinei galdetegiak egin zaizkie eta azkenik, herritarrei irekitako ideien faktoria jarri da martxan. Honela, herritarren iritzia jaso nahi da maiatzaren 15etik 30era bitarte kultur etxean.
 
 "Zer da piparra zuretzat?", "Zein ekintza egingo zenuke piparraren inguruan?", "2025. urtea eta piparra: Nola nahiko zenuke ikusi Ibarrako piparra?" galderei erantzuna emateko kultur etxeko areto nagusia paperez forratu da, errotuladoreak hartu eta herritarrek euren iritzia eman dezaten. Uzturpe ikastolako ikasleek ere parte hartuko dute bertan.
 
 Horma txuriek ezer esaten ez dutelako, herritarrei deialdi zabala egiten diegu aipatutako galderen inguruan eta piparraz hausnartzeko.