Noticias

Atrás

Ibarra Martxan urrian itzuliko da Ibarrako kaleetara

Azken seihilekoan 42 pertsonek hartu dute parte batez beste, ostegunero

23·06·2017


2017ko lehenengo zatia amaituta, urriaren 5ean ekingo diogu hurrengo aldiari.

Antonia Muriel dugu taldeko partaide zaharrena eta datorren uztailaren 20an 98 urte beteko ditu. Ia astero etortzen da ibilalditxoa egitera, bera bakarrik. Argazkian, Mikel Agirrezabala Alkatearekin.



Uda aurretik ekimenari amaiera emateko Etxaniz etxera joan ginen eta han abesti batzuk abestu genituen eta bertako monjek egindako bizkotxo eta madalenak ere jan genituen.

Ondoren, betiko moduan, Bizi Nahi jubilatu elkartearen egoitzan salda edo jogurta ere hartu ditugu. Agur moduan, Ibarrako Udalak Ibarraren historia eta ohiturak jasotzen dituen liburua banatu die partaide guztiei. Eta Agur Jaunak abestuz eman genion Ibarra Martxanen 2017ko lehen zati honi agurra, urriaren 5a arte.

Ibarrako adineko herritar hauei lagunduz, astero astero ibili diren elkarte arduradun eta bolondresei Ibarrako Udalaren eskerrik beroena eman nahi diegu. Eta nola ez, ostegunero hurbiltzen diren parte hartzaileak zoriondu nahi ditugu, bizitza aktibo eta osasuntsuaren aldeko apustua egiteagatik. Jarrai dezagula denbora askoan, elkarrekin Ibarran zehar paseatzen.