Noticias
Atrás

Iaz jarritako Txori habien gainbegiraketa egin dugu Uzturpe Ikastolako ikasleekin

Espezieen jarraipena egin dute LH 6ko ikasleek: euren ohiturak zein diren ezagutu, ugalketa...

06·05·2019


Ibarrako Udalak, 2018ko udaberrian, “Txori habiak eraikitzeko eta kokatzeko tailerra” eman zuen Aranzadi Zientzia Elkartearen laguntzarekin, Uzturpe Ikastolan.  LH 6. mailako ikasleek txori espezie ezberdinen ezaugarriak ikasteko aukera izan zuten eta guztira 10 habi eraiki eta kokatu zituzten herriko hainbat zuhaitzetan, ingurunean hainbat espezierekin topatu direlarik: Txantxangorria, Txonta, Enara, Txolarrea, Okil Berdea, Kaskabeltza,…
 
Zenbait hegazti motak populazioaren beherakada jasan du azken hamarkadatan eta atzerapauso garrantzitsu eta kezkagarri batean aurkitu dira euren habitataren degradazioaren ondorioz: mozketa ugariak, pestizidak, baimenik gabeko ehizak, eta abar. Baso hegazti batzuk habiak egiteko zuhaitz zahar eta handiak behar dituzte, eta mozketa ugarien ondorioz zailtasunak dituzte habi hauek eraikitzeko leku aproposak aurkitzen. Habi kaxa hauek kokatzearekin aipaturiko espezie hauen errekuperatzea laguntzen da.
 
Orain egindako ekintzarekin, iaz kokatutako habi kaxa hauen gainbegiraketa egingo dugu, espezie hauen jarraipena egin ahal izateko, besteak beste, euren ohiturak zein diren ezagutu, ugalketa, eta abar.