Noticias

Atrás

Hondakin bilketa sistema berriaren txartel banaketa eta ezarpena datozen egunetan

Maiatzaren 18, 19 eta 20an egingo da txartel banaketa eta 22tik aurrera, sistema berria izango da martxan

17·05·2017


Hasiera batean aurreikusitakoa baina beranduago badator ere, badirudi aspektu tekniko guztiak menperatuta direla dagoenekoz eta txartel banaketarekin ekingo zaio hondakinen bilketa sistema berriaren ezarpenari.

Txartel banaketa, datozen egunetan egingo da, Euskal Herria 18ko atzealdean, Bekobideko lokalean:

Maiatzaren 18: 10:00-13:00/ 18:00-21:00
Maiatzaren 19: 10:00-13:00/ 18:00-21:00
Maiatzaren 20: 10:00-13:00

Maiatzaren 22an, edukiontzi berriak jartzen eta orain arte erabilitako zintzilikarioak kentzen hasiko dira brigadako kideak. Beraz, aste horren barruan aldaketa gauzatzea aurreikusten da.

Bilketa berriaren ezaugarriak gogorarazi nahi ditugu lehenik eta behin: Hala, hondakin guztiak edukiontzi bidez bilduko zaizkie herritarrei. Ontzi arinak eta papera eta kartoiaren edukiontziak irekita egongo dira, baina errefusa eta organikoaren edukiontziak irekitzeko, txip bidezko txartela erabili beharko da. Ordutegia ere errespetatzea eskatu nahiko genuke: 18:00-23:00

Organikoa egunero irekitzeko aukera emango du txartelak eta errefusa berriz, astean behin. Pixoihalekin sortu ahal diren arazoen aurrean, errefusaren edukiontzia gehiagotan irekitzeko txartelaren egokitzapena egiteko eskatu beharko dute beharra dutenek. Egokitzapen hau, Udaletxeko bigarren solairuan, Ingurumen departamentuan egin beharko da.

Konpresen kasuan, errefusaren edukiontzira bota beharko dira, astean behin irekitzen dela kontutan izanda.

Gogoratu, hondakin organikoa botatzeko poltsa konpostagarriak txartelaren bitartez eskuratu ahal izango dituzuela bi hilabetez behin, Euskal Herria 18an egongo den makinan.

Bestetik, orain arte bezala atez ateko kuboak (marroia, grisa eta urdina-horia) erabiltzen jarriatu dezakezue etxean hondakinen sailkapena antolatzen jarraitzeko. Baina behar ez badituzue, Udalak kubo horiek (garbituta) itzultzeko aukera ematen dizue:

Maiatzaren 23an, asteartea. 20:00etatik aurrera utzi ditzakezue, orain arte atez ateko bilketa sisteman erabiltzen zenituen zintzilikarioen lekuan.

Garrantzitsua da hiri-hondakinak behar bezala sailkatuta botatzea, gainerakoan Udalak isunak ipiniko ditu hondakinen udal ordenantzaren35. Artikuluan jasotzen denari jarraiki. Arau-hauste oso larriak: 450,50€-45.000,00€ arteko isuna; ara-hauste larriak: 90,11€-450,49€ arteko isuna; arau-hauste arinak: 90,10€ bitarteko isunak.