Noticias

Atrás

Herrira iritsi berriak edota euskaratik urrun bizi direnak, euskarara gerturatzeko egitasmoa

Herrira iritsi berriak edota euskaratik urrun bizi direnak, euskarara gerturatzeko egitasmoa

25·09·2018


Aurtengo ikasturtean ere Ibarrako udalak Auzoko egitasmoa martxan jarriko du. Herritarrak, aniztasuna eta euskara oinarrian dituen egitasmoa da. Herrira iritsi berriek edota euskaratik urrun bizi direnek, euskal hiztunen eskutik euskarara gerturatzea du helburu nagusia, horretarako gure herriko hizkuntza aniztasuna ezagutarazi eta jatorri ezberdinetako herritarrak harremanetan jarriz.

Horregatik, herritarrei egitasmoan parte hartzeko gonbidapena egin nahi diegu. Herritar guztioi zabalik dagoen taldea da, euskarara gerturatu nahi dutenak eta horiei bidean laguntzeko prest daudenak, guztiak garelako beharrezkoak Ibarrako komunikazio eta kohesio hizkuntza euskara izateko.

Urritik ekainera bitarte eramanago da aurrera, astelehenetan 19:00tik 20:30era biltzen da taldea Kultur Etxean, ordu eta erdiz, dinamizatzaileak proposatutako eta partaideek beraiek ere proposatutako dinamika ezberdinen bidez euskarazko oinarrizko hitzak ikasi eta elkar ezagutzeko. Hala ere, ikasturte irekia izango da eta dinamika ireki eta anitzak antolatuko direnez, edozein astelehenetan agertzeko aukera izango dute partaideek. Gainera, doako proiektua da eta haurrekin parte hartzeko aukera ere egongo da, ez dadila ezer izan oztopo.