Noticias

Atrás

Herri bideen ordenantza onartzeko herritarren proposamenak jasotzeko tartea zabaldu du udalak

Urriaren 9tik 19ra izango dute herritarrek iritzi eta proposamenak emateko tartea

09·10·2018


Ibarrako Udalak Herri bideen eta baso pisten erabilpena arautzen duen ordenantza onartu nahi du eta herritarrei gai honen inguruan iritzi eta proposamenak egiteko 15 egunetako epea zabaltzen da urriaren 9tik 19ra.

Kontsulta honen bidez, etorkizunean arauak eragina izan ditzakeen subjetu eta atolakunde ordezkagarrien iritzia jasoko da gai hauen inguruan:

  • Ekimenarekin konpondu nahi diren arazoak: Landabideek eta baso-pistek duten izaera eta ezaugarri bereziak kontuan hartuta, ibilgailuekin erabili ahal izateko arau orokorrak ezartzen dira egoera berean geratuko direla bermatzeko.

  • Arau hori onestea beharrezkoa da landabideak eta baso-pistak kaltetuak izatea ekiditeko.

  • Arau honen helburua, udal titulartasuneko baso-pisten eta herribideen erabilera berezia arautzea da.

Iritzi eta proposamenak egiteko honako email honetan ingurugiroa@ibarra.eus edo Ibarrako Udaleko harreran idatziak aurkeztuz.