Noticias

Atrás

Haur sahararrentzat aterpetxea lortzeko, Berazubin BUELTAKA

Igandean, maiatzak 21, Tolosako Berazubiko Atletismo pistan izango da egitasmoa 10:00etan hasita

19·05·2017


Tolosaldea Sahararekin elkartearen bitartez, urteak dira dagoeneko Tolosaldera udan haur saharrak etortzen direla. 

Aurtengoan, bi hilabeteko kanpainaren ostean, 12 harrera familia izango ditugu eskualdean, 12 haurrei saharar errefuxiatu kanpamenduetatik irteteko aukera emango zaielarik. 

Baina bertan haur gehiago daudenez eta urtetik urtera programan parte hartzera animatzen diren familiak gutxitzen joan direnez, aurten 8. udaz Gipuzkoa Aterpetxea proiektua jarri behar izan da martxan. 

Tolosaldean kokatuko da eta Gipuzkoako elkarte, udaletxe eta biztanle ezberdinei laguntza eskatu zaie ahalik eta haur gehien etorri ahal izateko. Batetik, bertan egongo diren haurren bidaia gastuak finantzatu behar direlako eta bestetik, haur bakoitzaren mantenu eta aisi gastuei haurre egin behar zaielako.

Tolosaldea Sahararekin elkarteak, bat egin eta BUELTAKA ekimena sortu du. maiatzak 21ean Tolosako Berazubi Futbol zelaiko atletismoo pistan izango da eta kirola eta elkartasuna batu nahi izan ditu.

Guk, Ibarrako Udalaren aldetik, bi maratoi osoko laguntza ekonomikoa eman dugu eta igandean bertan izango gara, buelta batzuk emanez. Herritarrak ere bertaratzera eta euren bueltan egin eta diruz laguntzera animatzen ditugu.