Noticias

Atrás

Gipuzkoako Urak-en lanak Euskal Herria kale hasieran kokatu dira

Hornidura sarean berrikuntza baten ondorioz, trafikoa semaforo bidez bideratuko da lanean ari diren bitartean

30·10·2017


Gipuzkoako Urak aurrera eramaten ari den hornidura eta saneamendu lanek Ibarrako kaleetan jarraitzen dute. Hala, lanok, Euskal Herria kale hasieran kokatuta daude, 3-5 zenbakien inguruan. Gaur gaurkoz bete beharreko lanengatik, oinezkoen desbideratze txiki bat egin dute, espaloiaren ordez pasabide bat erraztuaz.

Baina Gipuzkoako Urak-ek hornidura sarean hobekuntza berri bat egiteko beharra ikusi duenez, ostegunetik aurrera, errepidea zeharkatuz arituko dira lanean. Eragozpenak sortuko ditu honek, errepidean eta ondorioz, lanak dauden bitartean semaforo bidez bideratuko da trafikoa. Langileak ez direnean ari, berriz, zoruan txapak jarriko dira trafikoan eragozpenik egon ez dadin.

Aurreikuspenen arabera, ostegunean hasiko dira hobekuntza lan hauekin. Amaiera egunik ezin zehaztu oraingoz.