Noticias

Atrás

Gaztezuloren ikasturte berrian izena emateko garaia dute herriko herriko haur, nerabe eta gazteek

Aurrez ate irekiak egingo dira bi egunez, erabiltzaileek proiektua eta lekua ezagutzeko.

17·09·2018


2018-2019ko ikasturte hasierarekin bat GAZTEZULO ere, bereari hasiera emateko prest da. Ibarrako haur, nerabe eta gazteei eskaintza iraunkorra eskainiaz, haien haurtzaro eta gaztetasunaz gozatzeko aukera egonkorra eta etengabea bermatzen duen doako zerbitzua eskaintzen du Ibarrako Udalak Gaztezuloren bidez azken urteetan. Ez da soilik egoteko espazio bat; tailerrak, jolasak, irteerak, oporraldietan eskaintza bereziak, herriko dinamiketan parte hartzeak burutzen baitira. Gainera, haur, nerabe eta gazteen motibazioetatik abituz, beraien gaitasunak landu eta berriak eskuratzeko espazioak eskaintzen dira, herriko parte hartzaile aktibo bilakatzen saiatuz.

Urritik aurrera hasiko da ikasturtea baina aurrez, Gaztezulo ezagutzeko ate irekiak izango dira:

Irailak 20, 16:30-19:30. 2012-2009. Ibarrako plazako aterpean. Jolasak, tailerrak, ....

Irailak 21, 16:30-19:30. 2000-2008. Emeterio arreseko frontoian. Jolasak, dinamika, mahai jokoak, kirol desberdinak...

Izena emateko azken eguna irailaren 26a izango da eta Gaztezuloko lokalean (Azkue auzoa 9) egin beharko da, irailak 24, 25 eta 26an, 10:00-13:30 eta 16:30-18:30 ordutegietan. Beharrezkoa izango da izen emate fitxa beteta aurkeztea. Orri hauek herriko puntu desberdinetan egongo dira eskuragarri: Gaztezulon, kultur etxean, udaletxean eta Uzturpe ikastolan.

Eskaera orria (6-13 urte)

Eskaera orria (14-17)