Noticias

Atrás

Gazte zulok antolatutako auzo lana asteburuan

90 herritarrek eman dute izena nerabeen iniziatibaz antolatutako auzo lanean aritzeko

20·04·2017


Gazte zuloko nerabeen iniziatibaz antolatutako ekimena, auzolana, herritarrek begi onez hartu dutela nabari da, dagoeneko 90 pertsonak izena eman baitute bertan parte hartzeko. Ibarrako Udaletik, asko pozten gara gaztetxoenen ekimenez sortutako auzolan honetara hainbeste herritar animatzearekin. Nerabeek auzolana antolatzearen helburua, herriko gune batzuk hobetu eta pertsonalizatzea izan da eta noski, herritar guztien parte hartzea sustatzeko nahiez sortu da ekimen hau.

Honela antolatu dute ostirala eta larunbaterako ekimena:

-OSTIRALA 21: prestaketa lanak (zinta jarri, lixatu etab.) Arratsaldean pintaketa lanekin hasiko dira; Atariko aldapa, kultur etxeko bankuak eta plaza izango dira ekimena emango diren tokiak.

-LARUNBATA 22: auzolanaren egun handia, goizean lanak amaituko dituzte eta bazkari herrikoia antolatu dute plazan, ondoren lanak animatzeko erromeria bat izango da herritar guztientzat.