Noticias

Atrás

Gabonetako apaingarri iraunkorrak egiteko material eskaera

Plastikozko botilak bilduko dira udaletxean, azaroaren 17 arte

19·10·2017


Energia kontsumoa murrizte aldera, Ibarrako Udalak azken urteotan neurri bereziak hartu ditu gabonetako argiteriaren inguruan. Hala, Uzturpe Ikastolako ikasleen eta Goienetxe Fundazioaren laguntzarekin, apaingarri iraunkorrak egiten eta jartzen ditugu herriko auzoetan.

Aipaturiko apaingarriak egiteko ur botila handiak biltzen saiatuko gara, eta horretarako, herritarron laguntza eskertuko genuke. Era honetara, gainera, argiterien energia aurrezteaz gain, botila horiei berrerabilpena emango diegu.

Laguntzeko prest dauden herritarrek, bildutako ur botila huts horiek (handiak) Ibarrako Udaletxera ekarri ditzakete, azaroaren 17 bitartean, 9.00etatik 14.00etara.

Aldez aurretik, eskerrik asko parte hartzen duten herritarrei.