Noticias
Atrás

Euskal Herria 45eko jolas lekuaren aldaketa

Aurreikuspenen arabera, irailean jarriko da parke berria

03·07·2019


Azken egunetan lanean aritu ondoren, Euskal Herria kaleko 45 zenbakiaren inguruan kokatuta dagoen jolas lekua kendu egin dute langileek. Honela, gune honen berritze lanei hasiera eman zaie, herriko haurrei gune berri bat eskaintzeko. 

Honela, bada, orain arteko egiturak kendu dira, eta lurzorua egokitu ondoren, aurreikuspenen arabera, irailerako jolasgune berri bat osatuko da. Hornidura berria soken piramide formako estruktura eta plazakoaren moduko zabua izango dira eta hauen esleipenaren ondoren jarriko dira, aipatu bezala, irailean.