Noticias
Atrás

Eskola Agenda 21en Udal Foroa egin da ikasleekin

Aurten landu duten gaia Lurzorua izan da

10·05·2019


Maiatzak 9an, Eskola Agenda 21en Udal Foroa egin zen Ibarrako Udaletxean, Uzturpe Ikastolako ikasleekin eta Tolosako Ingurumen Zentroko Teknikari, Anderrekin. Ikasleek urtero bezala, Mikel Agirrezabala alkatearekin egin dute foroa.

Aurten landu duten gaia LURZORUA izan da eta ikasleek horren inguruan ikasturte osoan egindako lana aurkeztu diote Udalari, besteak beste, beraiek hartuko dituzten konpromisoak aipatuta. Gainera, Udalari ere hainbat proposamen luzatu dizkiote.