Noticias
Atrás

Energiaren Superheroien I. Topaketa, Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ospatzeko

Ingurumenaren Egunari lotuta, Tolosaldea Garatzenek Tolosako Udalaren eta Ibarrako Udalaren laguntzarekin Superheroien topaketa antolatu du

04·06·2019


Ekainaren 7an, energia aurreztearekin lotutako frogak eta jolasak izango dira gaztetxoentzat, Zumardi Handian, Tolosaldea Garatzenek antolatuta.

Kontzientziazio lanketa berezia egin da aurten, gaztetxoekin, Tolosaldea Garatzeneko Energia sailetik. Martxoan “Energiaren superheroia izateko gida” kanpaina jarri zen martxan, energia aurrezteko erronkak proposatuz. Ekintza horien artean zeuden, hala nola, gailu elektrikoak itzaltzea, oinez edo bizikletaz mugitzea, edota ur txorrota ixtea. Haurrek banan-banan osatu behar izan zituzten energiaren superheroi bihurtzeko.

 

Arrakasta izan du kanpainak: eskualdeko herri guztietako ikasleei banatu zitzaien liburuxka, eta segituan agortu zituzten IZPI superheroiaren lehen 300 kapa eta antifazak, gehiago eskatu behar izatera behartuz. Etxeko txikienen konpromiso maila balioan jarri nahi dugu, eta egindako ahaleginagatik zoriondu.

 

Bada, kanpainaren itxiera modura, eta Ingurumenaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Energiaren Superheroien I. Topaketa antolatu dugu, Intujairen laguntzarekin. Nazioarteko Eguna hilaren 5ean opatzen bada ere, topaketa ekainaren 7an izango da, Tolosako Zumardi Handian. Hauxe da egitaraua:

 

Energiaren Superheroien I. Topaketa

 

Ekainak 7, ostirala, Tolosako Zumardi Handian.

 

17:30 Superheroien ginkana eta jolasak, Intujairen eskutik.

18:30 Superheroien merendola eta argazkia

19:00  Ekitaldiaren amaiera

*Oharra: eguraldi txarra eginez gero, bertan behera geldituko da.

 

Zatoz IZPIren kapa eta antifazarekin, zure zain izango gara!