Noticias

Atrás

Baditugu jaietarako diseinu eta bozeto irabazleak

Aritz Pereda San Sebastianen Triki Pipar Fest diseinuak irabazi du eta esku programa eta karteletan erabiliko da bere lana

30·06·2017


Ibarrako Festa Batzordeak antolatuta, urtero moduan, bozeto eta diseinu lehiaketa egin da.
Esku programan erabiliko diren azaleko eta barruko irudiak sortzeko helburua izan du lehiaketak, eta Aritz Pereda San Sebastianen lana izango da festetako kartelean eta esku programako portadan erabiliko dena.  Guztira 8 lagun aurkeztu dira eta 11 lan kategoria honetan. Irabazleak bere lanari "Triki pipar fest" izena eman dio eta sorkuntza lana, kartulinen bidezko diseinu koloretsu, berritzaile eta alaia izan da. Peredak, 300€ko saria eskuratu du. 
 
Bozeto lehiaketan, 156 pertsonak hartu dute parte guztira: Lehen Hezkuntzako kategorian 113 parte-hartzaile izan dira eta Alain Barriola Lasa, LH5. mailakoa izan da irabazlea, honako irudiarekin:  
 
 
DBH1 eta DBH2 kategorian, 43 lagunek hartu dute parte. Eta DBH2. mailako Naroa Telleria Arancegui izan da irabazlea.
 
Sari-banaketa: ABUZTUAK 23, ASTEAZKENA, eguerdiko 11:45ean plazan.