Noticias

Atrás

Babarrun festa herrikoia, azaroaren 25ean

Egun osoko egitarua antolatu du Hauspoa elkarteak

05·02·2016


Datorren azaroaren 25ean, larunbata, Hauspoa kultur elkarteak antolaturiko VIII. Babarrun lehiaketa ibartarra ospatuko da herrian. Goizeko bederatzietan elkartuko dira parte hartzaileak herriko plazan eta sua, babarrunak eta ura emango zaizkie. Gero bakoitzak nahi duen gisan prestatu ahal izango ditu. Parte hartu nahi duenak Zubiaurre, Atari eta Txumitxa tabernetan eman ahal izango du izena horretarako jarrita dauden orrietan. Lehen hiru sailkatuentzat egongo da saria.

Era berean, hamabietatik aurrera, Ibarrako V. sagardoa nork ondoen atera txapelketa jokatuko da. Parte hartu nahi dutenek, aipatutako tabernetan jarritako zerrendetan izena eman beharko dute, edota egunean bertan, goizeko 11:30ak baino lehen plazara bertaratuz egin ahal izango dute.

Lehiaketaren ondoren, herri bazkaria egingo da plazan nahi duen guztiarentzat eta horretarako salgai jarriko dira txartelak herriko tabernetan. Helduek 15 € eta umeek 4 €ren truke.

Bazkalostean ere egitarau politak jarraituko du. Arratsaldeko 16:30ean sari-banaketak egin ostean, herrian zehar kantu-jira egingo da (18:00etan), eta emakumeen aurkako indarkeriaren nazioarteko egunaren harira, gaztetxean “Autobiographikal” poesia-antzerkitu emanaldiaz gozatzeko aukera izango da (18:00etan).

Egunari amaiera emateko, 20:30etik aurrera, afari-merienda izango da gaztetxean.