Noticias
Atrás

Auzoarteko sokatira txapelketan izen-ematea 21a arte

Lehengo urtean bezala, Ibarrako auzoak ordezkatuz talde mixtoen arteko lehia izango da

11·06·2019


Lehengo urtean Ibarrako jaien barruan antolatu zen “Auzoarteko Sokatira Txapelketa”-ri segida eman nahirik, bigarren urtez ere sokatira norgehiagoka antolatzekotan dira. Aurten San Bartolome egunaz, abuztuak 24 larunbata arratsaldeko 16:45ean ospatuko da sokatira txapelketa herrikoia.

Lehengo urtean bezala, Ibarrako auzoak ordezkatuz talde mixtoen arteko lehia izango da. Aurten baina, aldaketa batzuk izango dira: taldeak sei tiralariz osatuko dira (3 emakumezko eta 3 gizonezko) eta maila (pisu) bakarrean jokatuko da txapelketa.

IZEN EMATEA: Parte hartu nahi duen orok izena emateko Ibarrako kiroldegian eta herriko tabernetan eskura izango ditu izen-emate orriak. Izen-ematea ekainak 21 bitarte izango da, eta ekainak 28an partehartzaile eta antolatzaileak Ibarrako plazan elkartuko dira hitz egiteko eta txapelketaren nondik norakoak azaltzeko. Herritar orok eman dezake izena, bakarka nahiz taldeka, eta nahi dutenak beren kasara taldeak osatzen joan daitezke. Baina interesa duen orok lasai asko bakarka ere izen eman dezake. Izen ematea ixteaz batera, ekainak 28an elkartu, antolatu eta taldeak osatzen joango dira.

Edozein zalantza sortuz gero jarri harremanetan: ibarrakosokatirataldea@gmail.com

ANTOLATZAILEAK: Ibarrako Sokatira Taldea eta Ibarrako Festa Batzordea