Noticias

Atrás

Asuncion klinika, pentsioak eta kataluniako atxiloketak eztabaidagai izan ziren osoko bilkuran

Herriko izendegia eguneratzea ere onartu zen besteren artean

28·03·2018


Atzo arratsaldean burututako osoko bilkuran, besteren artean, EAJ-PNV alderdiko Zinegotzia zen Jose Agustin Arrieta Eguiguren errenuntzia onartzea eta Jose Ignacio Ayestaran Irurzun zinegotzi izendatzeko prozedura martxan jartzea onartu zen eta baita Ibarrako izendegi eguneratuaren onartzea ere.

Bestetik, atzokoan 3 mozio onartu zituen udalbatzak: 

- Asuntzion Klinikako langileen inguruan, ELA eta LAB sindikatuek aurkezturiko mozioa guztien onarpenarekin onartua izan zen.

- Pentsioen inguruan Bizi-Nahi eta Duintasun elkarteek aurkezturiko mozioa. EAJ-PNV alderdiko hautetsiak abstenitu egin ziren bozkaketan eta gaiaren inguruko beste mozio bat aurkeztuko dutela adierazi zuten

- Kataluniako azkeneko atxiloketen gaitzespen mozioa guztien onarpenarekin onartu zen. 

Asuncion klinika-langileak

Ikusi mozioa

Pentsioak - Duintasuna eta Bizi Nahi

Ikusi mozioa

Kataluniako atxiloketak

Ikusi mozioa