Noticias

Atrás

Bizi-nahi elkartearen festak izango ditugu ostegunetik hasita

Bizi-nahi erretiratuen elkarteak urriaren 5etik 8ra antolatu du bere festen egitaraua

03·10·2017


Bizi-nahi elkartearen festak, ostegunean hasiko dira. Urtero bezala, egitarau oparoa eskaini diete herritarrei:

Osteguna, urriak 5.

12:00, bandera igoera eta txupinazoa festei hasiera emateko eta Ibarra Martxan-eko parte-hartzaileei ongietorria emateko. 

16:00, txapelketa azkarrak: Eskoba eta mus, puntxo eta tute, txintxon eta domino. 

20:00, luntx-a eta sari banaketa txapelketan parte hartu dutenei. 

Ostirala, urriak 6.

20:00, Anaitasun afaria, Elkartearen aretoan, zuzendaritzako kideek zerbitzatua. Afariaren odnoren, disko-festa. 

Larunbata, urriak 7. 

11:30, banakako toka txapelketa, gizon eta emakumeek. Ondoren, Ibarrako tomate eta pipar onenen dastaketa eta sari-banaketa irabazleei. 

Igandea, urriak 8. 

11:30, San Bartolome parrokia-elizan meza hildako bazkideen omenez.

14:00, senidetasun bazkaria Ibarrako Belabieta kiroldegian. Bukaeran, opari zozketa eta dantzaldia.

19:30, festa amaierako txupinazoa.