Noticias

Atrás

Asfaltatze lanak ez dira geratuko bihar jai eguna izanda ere

San Inazio egunean gertatu moduan, errepidea asfaltatu aurreko lanak amaitu ahal izateko, biharko egunez ere lanean arituko dira

14·08·2018


Jai eguna izanda ere, Txumitxatik Monteserako tartean lanean arituko dira langileak, ostegunetik aurrera asfaltatze lana burutu ahal izateko. Honela, San Inazio egunean gertatu moduan, errepidea asfaltatu aurreko lanak amaitu ahal izateko, biharko egunez ere lanean arituko dira. Amaitzeko, sortu daitezkeen eragozpenengatik barkamena eskatu nahi du Ibarrako Udalak.