Noticias

Atrás

2019rako ordenantza fiskalak onartu zituen ostegunean Udalbatzak

Osoko bilkuran, kreditu aldaketaren inguruko erabakiak eta Ibarrako Plan Orokorrari buruzko onarpen bat ere egin zituzten.

30·10·2018


Urriaren 25ean, osteguna, burututako plenoan Udalbatzak aho batez onartu zituen 2019rako ordenantza fiskalak. Hala, orokorrean KPIaren arabera (Kontsumorako Prezioen Indizea) igoko dira udal tasa eta zergak, %2,2ko igoera, zehazki. Hondakinen tasak igoera handiagoa izango du, ordea, %5 igoko baita, hondakinen bilketaren kostua berdintze aldera. Bestetik, Ondasun Higiezinen Gaineko Zergak (IBI) %1,5-eko igoera izango du.