Noticias

Atrás

2019. urterako aurrekontua onartu du Ibarrako Udalak

Azaroaren 15ean burututako Osoko Bilkuran, beste batzuen artean, 2019. urterako aurrekontuak onartu ziren.

21·11·2018


Azaroaren 15ean burututako Osoko Bilkuran, beste batzuen artean, 2019. urterako aurrekontuak onartu ziren. Era berean,  EH Bilduk aurkeztutako adierazpen instituzionala onartu zen, azaroak 25, emakumeen kontrako indarkeria ezabatzeko nazioarteko egunaren ingurukoa. Bestetik, herri-bideen eta baso-pisten erabilera arautzen duen ordenantzaren hasierako onarpena egin zen. Pertsonal Batzordearen erabakiak ere onartu ziren, hala nola, 2018-2021 epeko produktibitate-plana eta langileen ordainsarien igoera.


Ogasun Batzordeko irizpenei dagokionez, eta bilkurako gai nagusi moduan, 2019. urterako aurrekontua onartu zen. Aurtengo irizpideek hurrengoan ere indarrean jarraituko dute. Orain arte legegintzaldian aurrera eraman diren apustuak eta egindako kontratazioak mantendu egin nahi dira datorren urtean ere, nahi bezalako emaitzak jasotzen ari direlako eta horiek egonkortu eta mantentzea nahi delako. Aipatutako apustu edo kontratazioek Gaztezulorekin, Berdintasun teknikariarekin, garbiketarekin, argiteriaren aldaketekin, arauekin eta irisgarritasunarekin dute lotura, besteak beste. Eta ahaleginak mantentzearekin lotuta, Udalak duen zorra lehenago kentzeko ahalegina ere mantendu egingo da aurrekontu honekin. Azkenik, aurtengo aurrekontuarekin aurrera eramatekoak ziren baina denboragatik gauzatu ez direnak aurrekontuan onartu dira, hurrengo urtean gauzatu daitezen.


2019. urterako aurrekontuaren gaiarekin amaitzeko, martxoan kreditu aldaketa egitea aurreikusten du Udalak eta, horrela, proiektu berriei ateak zabaltzeko aukera izango da.