Noticias

Atrás

2017 urterako udal aurrekontuak

Urtarrilaren 12an ospatutako udal plenoan onartu ziren 2017rako prestatutako aurrekontuak

19·01·2017


(Argazkia: Ataria)

2017ko aurrekontua 4.882.000 eurokoa izango da; iazko aurrekontuarekin konparatuta %3,26 altuagoa.

Aurtengorako prestatu dugun aurrekontuak, hainbat helburu barnebiltzen ditu. Azpimarragarri, auzuneetako beharrak asebetetzea eta Udaltzaingorako 3 lanposturen sorrera izango genituzke batez ere.

Honakoak dira besteak beste, aurrekontua egiterakoan oinarritu garen helburu nagusiak:

-Ditugun proiektu eta sustapen planak garatzen jarraitzea

-Zerbitzuak gehitzea: Udaltzaingoa, TAO publifikatu...

-Auzuneetan dauden beharrei erantzutea (Guridi, etabar.)

-Ditugun gabezia edo mantentze faltak hobetzea

-Irisgarritasuna hobetzea

-Agenda 21ean aurreikusita dauden ekintzak egitea

-Arau orokorrak onartzea

-Proiektu desberdinen azterketa burutzea: errekan aisialdia gauzatzeko presa puzgarriarena, Izaskungo Uztularre elkartearen eskari batzuk( frontoia kasu) eta parke estaliarena besteak beste.

Aurrekontua apur bat aletzen badugu, hainbat ataletan banatu dezakegu. Hala, alde batetik, %2,01eko igoerarekin, 3 langileren gastua barne hartzeko gaitasuna izango genuke, era honetara, Udaltzaingo lanpostuak sortuko genituzke lehen aldiz Ibarran, eta horrek, TAO zerbitzuaren publifikazioa bermatzea ekarriko digu.

Zerbitzu desberdinei zuzendutako kopuru ekonomiko batzuk izango ditugu atal honetan. Hala, espaloi zabaltze eta bideen egokitzapenetarako 56.000€ zuzenduko dira eta Emeterio Arrese eta hilerria bitarteko bidea berreskuratzeko berriz, 12.000€. Zerbitzu desberdinekin jarraituz, etxez-etxeko laguntzara 150.000€ bideratuko dira, berdintasun plana aurrera eramateko 22.000€ ezarriko dira, hiri hondakinen hezitzaileentzat 8.000€ izango dira eta euskararen erabilera handitzeko jarduera desberdinetara 13.000€ gehiago zuzenduko dira, modu honetara, euskara ikastea dohainik izango delarik Ibarran.

Diru laguntza moduan eta sustapen desberdinetarako honako proiektuei zuzenduko zaie dirua: Merkatarie elkarteari (5.000€), Piparraren inguruko lan historikoa (15.000€), Uzturpe Ikastolaren Hazi eta hezi proiektuarentzako (160.000€), genero berdintasunerako (3.000€), Izaskungo Uztularre auzo elkarteari (5.000€) eta Tolosako Giltzarriari (2.200€).

Azkenik, epe labur-ertainean aurrera eramango diren hainbat inbertsio zerrendatuko ditugu jarraian, hauek ere gure herriaren eta herritarren ongizatean pauso garrantzitsu bezala ikusten ditugu. Guridiko argiztapen eta lurra konpontzea (90.000€), Ibarrako ondare eta historiari (8.000€), Izaskun auzoan infraestruktura egin ahal izateko lur sailaren erosketa (12.000€), Danon Txokoa alboko parkea berritzea (20.000€), Ibaigain lokala amaitzea (30.000€), Kultur etxeko aretoa egokitzea (30.000€) Hondakinen bilketa sistema aldatzea (85.000 €), Kiroldegiko erreformak, hidromasajearen berritze intregrala (90.000€), kiroldegiko auditorioaren argiteriaren 1. fasea (22.000€) eta Euskal Herria kaleko 52-57-an, bi zebrabide egingo dira (14.900€). Interbentzio hau, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin koordinaturik egingo den lana izango da. 2017an zehar, Euskal Herria kalea, hasieratik amaierara asfaltatuko baita.

Amaitzeko, proiektu batzuen idazketa gastuen aurreikuspena dugu (20.000€). Proiektuak idatzi ondoren, hauen azterketa ekonomiko eta teknikoa egingo delarik herritarrekin, gauzatu ala ez erabakitzeko. Proeiktu hauek, besteak beste honakoak dira: Izaskungo estalkia, udan aisialdirako errekan presa puzgarria eta parke estalia.