Noticias

Atrás

"Herrian pentsatuz, auzolana sustatuz" ekimenaren aurkezpena

Gazte Zuloko gazteek Ibarran eta ibartarrekin aurrera eraman nahi duten ekimenaren aurkezpena egingo dute martxoaren 31n.

27·03·2017


Ibarrako Gazte Zulo ez da ohiko gazte leku bat soilik, parte hartzea sustatzeko zerbitzu bat baizik. Eta bide horretan, nerabeen dinamika izan da auzolana antolatzearena. Hala diote eurek: “Ibarra hobetzeko lanetan hasi gara buru belarri DBH2 eta DBH3 mailetako taldeak, gure helburua herria haur, gazte eta nerabeentzat erakargarriago bihurtzea izanik AUZO LANA antolatzea pentsatu genuen.”

Nerabeek, lanketa sakona egin dute herritarrei proposatuko dien proiektua burutzeko. Euren helburua: “Herritar garen aldetik, bizi eta gozatzen dugun herriari zerbait eskaintzea zen gure helburua eta AUZOLANA ohitura zaharra berreskuratu eta herritarren artean elkarlana eta parte hartzea sustatzea.”

Adin hauetako herritarrengan parte hartzea, aniztasuna, auzo lana eta herritarren iniziatibak sustatzeko griña izatea benetan lanketa aberasgarria dela uste dugu eta horregatik, Ibarrako Udaletik, oso garrantzitsu ikusten dugu herriarentzat, gazteen iniziatiba hau.

Udalaren laguntza guztia euren eskura jartzeaz gain, herritarrak gazteen deiari erantzutera animatzen ditugu. Oso esperientzia aberasgarria izan daitekeela uste baitugu belaunaldi desberdinak batera auzolanean aritzea, elkarlanean eta halako iniziatibei hauspoa eman eta indartzea denon egitekoa izan behar duela uste baitugu.

Horregatik, auzo lanaren proiektuaren aurkezpenera deitzen ditugu herritar guztiak, eta bertan gazteek diotena entzutera animatzen.

Ekimenaren aurkezpena: Ostiralean, martxoak 31, 18:00etan. Herriko plazako estalpean.